2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

NEGUAREKIN GRIPEA DATOR

Badirudi negua Euskal Herrira ailegatu dela. Izan ere, nahiz eta udazkena izan, azken egun hauetan 0-5º bitarteko tenperatura izan dugu. Hotz ikaragarri honek izotza sortu ez ezik, gure umeak gaixotzeko erraztasuna sorrarazi eta guraso guztien kezka bultzatzen du ere bai.




Zer egin dezakegu haurrak osasuntsu mantentzeko eta hotzetik babesteko?

Galdera hau behin eta berriro dabil zuen buruen barrena eta beste munduko gurasoen buruetan ere bai. Horregatik, kezka hau desagertzeko, hainbat aholku eskainiko dizkizuet zuen umeak osasuntsu eta sendo egoteko negu osoan zehar, oso urtaro gogorra baitelako.

Hotza, haizea eta eguzkia min egiten die gure haurrei. Inguruaren lehortasunarengatik, sumindurak eta arrakalak agertu daitezke umeen larruazalean eta horregatik funtsezkoena da ondo hidratatzea. Are gehiago zure semearen larruazala oso lehorra bada.



Hala eta guztiz ere, ezin dugu kalera irteteari utzi, bazik eta aldrebes: ona da aire freskoa jasotzea, baita eguzkia ere. Ondo berotzen dituzten arropak jarri eta larruazal hori ongi babestu. Egunero arratsaldez paseo bat ematea osasuntsua eta gomendagarri da, baina beti arropa beroarekin. Hotza gogorragoa izaten ailegatzen bada, berotzen dituzten beste osagarri batzuk jarri beharko zaizkie: bufandak, eskularruak eta txanoak.

Elikadurari dagokionez, pentsatzen dugun baino garrantzi handigoa du gaixotasunak eta marrantak saihesteko orduan. Gure haurra amagandiko edoskitze garaian badago, amaren esneak haurraren sistema immunologiakoa suspertuko du eta gaitz askorengandik babestuko dizkio.



Beste aldetik, gure semeak elikagai solidoak hartzen baditu, bere dietan fruta eta barazkiak sartu beharko ditugu (Bitaminak A eta C), arraina eta esnea ere bai. 

Laburbilduz, elikadura osasungarri eta orekatu batek gure umeak gaixotasunik ez hartzeko aukera eskaintzen du.













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina