ASTEKARIA


Orrialde honetan, astean zehar zer egin dudan eta zer ikasi dudan ikusi dezakezue eta horren inguruko hausnarketa ere idatziko dut: 


 
 2013ko azaroaren 15a

Duela hiru aste, IKT-ko irakasleak esan zigun hurrengo klasean Blog-a irekitzen irakatsiko zuela eta horrela izan da. Gaur bakoitzak, gurea ireki dugu, hau da, hezkuntzarekin zerikusia zuen Bloga-a. Ni duela hiru aste ireki nuela nire Bloga: Bizi osasuntsu!. Blog honen bidez, heziketa fisikoaren inguruko hezkuntza eta informazio interesgarria ikusgai jarriko dut. Umeak, nahiz helduak irakurtzeko blog aproposa izango da.
Hala eta guztiz ere, batzuek oraindik ez zuten Blog-a ireki. Beraz, irakaslea azalpenak ematen hasi da Blog hori ireki dezaten. Horretarako, beste blog-en adibideak erakutsi ditu gu eredu bezala har ditzagun.
Hori ez ezik, gure Blog-a osatzeko aholkuak aurkeztu eta teknika berriak irakatsi dizkigu. Adibidez: bideoak, argazkiak, diapositibak, mugimenduko testuak eta liburuak igotzeko trukuak eskaini.

Nik ez dut inoiz Blog-a bat ireki, ezta erabili ere. Pentsatzen nuen baino errezagoa dela ustez dut. Hala ere, irakasleak lagundu ezean gauza asko ikasi gabe izango nituen. Izan ere, irakasleak emandako aholkuak eta teknikak oso baliogarriak izan dira gure bloga osatu eta forma eman ahal izateko.  

Ondo izan, 

Angela Ruiz

2013ko azaroaren 16a

Gaurko astea bukatu da jadanik, eta atzo bezala, IKT ikasgaia izan dugu eta bertan, gauza berri bat egiten hasi gara ikasgaiaren proiektua dela eta.  Proiektu horren izena:  Zer egingo dut nik ordenagailu hauekin ikasgelan?. Taldean egiteko lan bat da. Horregatik, taldeak adostu egin ditugu. Ni, beste 3 taldekideekin batera osatuko dut proiektu hau. Nire taldekideak, Miren, Teresa eta Raquel dira. Oso talde langilea gara eta harreman estua dugu, hortaz, lana egiterakoan ez dugu problemarik izango.

Lanari dagokionez, Google-ko programa bat erabili behar dugu lana aurrera eraman ahal izateko. Programa hori, Google Sites deritzo. Honako programa hau pasaden urtean erabili genuen. Horren ondorioz, taldearen Google Sites hori azkar ireki dugu. Ondoren, taldearen izena eta talde funtzionamendurako arauak asmatu eta osatu ditugu. Taldearen izena The Crew Site 3.0 da. Bestalde, klaseko akta egin dugu, hurrengo bileretan egin behar dugun bezala eta hori ez ezik, taldekide bakoitzaren informazioa islatu dugu, baita bakoitzarentzako rola adostu ere. Beraz, niri Bozeramailea izatea tokatu zait, hots, irakaslearekin hitz egiten, taldearen iritziak eta ideiak aurkezten etab egiten arduratuko naiz.
Google sites-ri dagokionez, lanaren sarrera egiten hasi gara eta programaren diseinua antolatzen ere bai (kolorea, letra, forma, antolamendua …).  

Ikasgaiaren proiektu hau Google programa batekin osatzea, hots, Google sites, oso aproposa dela pentsatzen dut. Izan ere, IKT informatikarekin  zerikusia duen ikasgaia da, beraz, lana hori inteneteko programa batekin osatzeko ideia hori oso ona dela esan dezaket. Gainera, lan honetan informatika eta teknologiarekin zerikusia duen guztia garatu ez ezik, hezkuntzara eraman dezakegu. Bestetik, taldeko lana bultzatzen dugu, hau da, gure ikas kooperatibitatea aurrera doa.

Hau izan da guztia, hurrengo astean gehiago!




2013ko azaroaren 21a 

Kaixo lagunak,

Gaur ez gara Unibertsitatera joan eta galdetuko diozue zuen buruei: Zergatik? UPV-ra ez joatearen arrazoia zera izan da, greba orokorra izan dugula. Greba orokor hau egin dugu Wert ministroak LOMCE izeneko hezkuntza lege berria ezarri nahi duelako eta guk lege berri honen aurka eta borroka egin nahi dugu. Euskaraz: 
Espainiako Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa. 

2013. urtean Espanian indarrean sartu zen lege organikoa eztabaidatsua da, garaiko gobernu eskuindarrak bultzatua, Hezkuntza eta Kultura ministro Jose Ignacio Wert zelarik. Legearen proiektuak protesta ugari sorrarazi ditu gizartean, eta horren aurkako protestak eta grebak izan dira.


LOMCE-ren aurka egiteko arrazoi asko ditugu, izan ere, gure hezkuntza aldatu nahi dute eta horrek ez ditu onurak ekarriko gure ikasleen eta semeen hezkuntza garapenean.



Zeintzuk dira Wert ministroak ezarritako lege berriak? 

  • Espainiako Hezkuntza Ministerioak autonomia erkidegoetarako irakasgai komunen portzentaje handiagoa finkatu du. 
  • Euskara eta Espainiako beste hizkuntza koofizialak gutxietsi ditu, aurreko egoeraren aldean. 
  • Lehen Hezkuntzaren eta bigarren hezkuntzaren ondoren ebaluazio orokorrak ezarri ditu.
  • Hezkuntza ibilbide bereziak abiarazi ditu bigarren hezkuntzatik hasita.
  • Sexuaren araberako bereizketa egiten duten ikastetxe pribatuei laguntza publikoak ziurtatu dizkie.



2013ko azaroaren 22a

Gaurko saioan, konpetentzia digitalari buruzko hainbat bideo ikus ahal izan ditugu. Bideo horiek baliogarriak izan dira gure IKT proiketuaren inguruan laguntza izateko, baita kopetentzia digitalaren kontzeptua barneratu eta hobeto ulertu dezagun. 


Bideo horiek ikusi ostean, taldeko proiektuarekin jarraitu genuen. Gaurko egunean, lana egiteko kronograma osatu dugu. Bestetik, Gloster programa erabili dugu egoeraren azterketa azaldu ahal izateko. 


2013ko azaroaren 28a


Nahiko egun lasaia izan da. Izan ere, praktika osoa eman dugu taldeko lanaren proiektua betetzen eta osatzen. Beraz, ez dugu ezer berririk ikasi. 



2013ko azaroaren 29a

Taldeko proiektuaren taldekide bakoitzak, gaitasun digitalari buruzko bi web orraldeak aztertu behar izan ditugu. Guztira, 8 web orrialde genituen eta horietako bat aukeratu behar izan dugu, hau da, orrialde guztietatik onena. 

Aukeratutako web orrialdea, eusko jaurlaritzak osatutakoa da. Eskola 2.0 proiektuarekin zerikusia duen orrialda da. (jarri orrialdeari buruzko hauzanarketa)
 

Web orria: http://unitateak.mukusulubalhi.net/konpetentzia/konpetentziaaurkibidea.html




Hurrengo astean, hau da, abenduko 5 eta 6 egunetan, Modulo astea zen. Beraz, ez genuen IKT egiteko saiorik.

2013ko abenduaren 12a

Gaurko saioan, hainbat programa erabiltzen ikasi dugu, hala nola Glogster, woki, storybird, jigzone eta bomomo. Nahiko programa errazak dira eta dibertigarriak ere bai, gehien bat haurrentzako. 

Beste aldetik, IKT proiektuarekin jarraitu ahal izateko, gure priektuaren blog bat ireki dugu bertan gure lana islatu ahal izateko ere bai. Horren ondorioz, hurrengo eguenean abenduaren 13an ere jarraitu genuen gure  lanarekin. 

2013ko abenduaren 19a
Gaurko saiorako, gurepriektua osoa bukatutzat eman behar izan dugu. Izan ere, talde guztiek egindako priketuaren aurkezpena egin behar izan dugu.

Hona hemen, gure priketua eta proiektua aurkezteko erabilitako materiala: 



Hauxe izan da nire astekaria. IKT eta bertan egindako priketuari eta web orrialde, programa ezezagun berriei ezker, informatika gehiago erabiltzea eta hobetzea lortu egin dut. Izan ere, beti zer edo zer ikasi behar dugu mundu digitalizatu batean bizi baikara eta guk irakasleak izango garen heinean gure ezagutzak transmititu beharko diegu gure ikasleei, baita haiek haien ezagutzak guri trnasmititu beharko dituzte eta horiek jasotzen ikasi behar dugu. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina