2014(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

OPORRETATIK BUELTAN

Gabonetako oporrei agur esateko ordua da eta 2014ri ongietorria eman beharko diogu. Familiarekin batera egoteko egun zoragarriak izan dira; Gabon kantak, Olentzero, argiz eta kolorez beteriko etxeak, hiru erregeak, jostailuak, opariak ... Baina batez ere JANARIZ BETERIKO EGUNAK.




Urtarrilaren 6a hasi bezain pronto pisura igotzen gara. Izan ere, janari goxoaz eta ugariaz betetako mahi handietan afaltzen eta jaten dugu. Gainera, janaria ez ezik postrea ailegatzen denean turroia, polboroiak, txokolatea, mazapaiak, roskoiak ... etab aurkitzen ditugu eta horiek azkarrago loditzen gaituzte. 

Horren ondorioz, gure gastetxoei kirola egiteari ez ustea komeni zaie, haien pisua mantendu ahal izateko eta loditu ez daitezen. 


Ni adibidez, igeriketa takdearekin batera (Portugaleteko Nautika) Panplonara joan ginen bertan 4 egun pasa ditzagun. Lau egunetan 7 entrenamendu egin genituzten, hots, lehengo hiru egunetan goizez eta arratzaldez entrenatu genuen 6000 metro eginez. Laugarren egunean berriz, goizez  entrenatu genuen. Lau egunetako bidai honetan alimentazio egokia mantendu dugu, denetarik jan genuen egunero gogoz entrenatu ahal izateko. 




Hauxe nire taldea da, Portugaleteko nautika. Panplonako 50 metroko igerilekuan gaude entrenatzen. Nahiz eta jendea faltatu eta adin desberdinekoak izanik, guztiak familia bat gara eta Alfredo Melendez, gure entrenatzailea, guztien Aita da.  

Hala eta guztiz ere, badaude kiroletan aritzen ez diren umeak eta haur hauek bizikletaz, oinez, patinetez ... Ibili daitezke osasuntsu mantentzeko.



"Kirola ikaslearen salbatzailea da"









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina