2014(e)ko urtarrilaren 9(a), osteguna

HEZIKETA FISIKOA HEZKUNTZAN


Hemen dugu http://heziketafisikoahezkuntzan.blogspot.com.es/ blogak sarrera bat igo du bere ikastetxeko heziketa fisikoari buruz hitz egiteko: 


Gaur egun gure eskoletan heziketa fisikoa izugarrizko kolpeak jasatzen ari ditu. Azkeneko kolpea ordu murrizketaren kontua izan da. Baina noren errua da heziketa fisikoaren garrantziaren galera hau? Nire ustez heziketa fisikoko irakasleok erru handia dugu kontu honetan, askotan ematen ditugun klaseak kutsu hezitzailea ez duelako, ez diegu ikasleei materiala eman behar eta guk bakarrik zaintzaileak izan behar, baizik eta ikasleen garapena bultzatu behar dugu alor guztietan. Hau egiten badugu, heziketa fisikoa eskolan izan behar duen lekua berreskuratuko du. Hori dela eta, guk gure lanean sinistu behar dugu , eta hezitzaileak eta garapena bultzatzen dituzten saioak eta unitate didaktikoa burutu behar ditugu. Eta elkarlana, sormena, espresibitatea, ... azken finean hezkuntzak ikasleen garapen osoa bultzatu behar du eta heziketa fisikoa garapen osoa lortzeko giltza da, hori dela eta guztiok lan honi ekin behar diogu eta batera oihukatu behar dugu: Ordu murrizketarik ez. Hona hemen bideo interesgarria ordu murrizketaren inguruan.

OSTEGUNA

Orain egiten ez baduzu, noiz egingo duzu?


2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

ERIC MOUSSAMBANI

Hona hemen Eric Moussambani. Guinea Ekuatorialeko igerilaria, nork bere herrialdea errepresentatu zuen 2000. urtean Sidney ospatu ziren Joku Olinpikoak. Munduan zehar famatua egin zen 100 metroko croll probarengatik. Izan ere, minutu 1 eta 52,72 segunduko marka egin zuen proba horretan, bere lehiakideek egindako marken vbikoitza egin baitzuen. Nahiko marka kaskarra da, nire kasuan 100 metroko croll proban 59,70 segundo ditut eta. 

Hala ere, bideoa igoko dizuet hobeto ikus dezazuen. Hurrengora arte!







2014(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

OPORRETATIK BUELTAN

Gabonetako oporrei agur esateko ordua da eta 2014ri ongietorria eman beharko diogu. Familiarekin batera egoteko egun zoragarriak izan dira; Gabon kantak, Olentzero, argiz eta kolorez beteriko etxeak, hiru erregeak, jostailuak, opariak ... Baina batez ere JANARIZ BETERIKO EGUNAK.