2014(e)ko urtarrilaren 9(a), osteguna

HEZIKETA FISIKOA HEZKUNTZAN


Hemen dugu http://heziketafisikoahezkuntzan.blogspot.com.es/ blogak sarrera bat igo du bere ikastetxeko heziketa fisikoari buruz hitz egiteko: 


Gaur egun gure eskoletan heziketa fisikoa izugarrizko kolpeak jasatzen ari ditu. Azkeneko kolpea ordu murrizketaren kontua izan da. Baina noren errua da heziketa fisikoaren garrantziaren galera hau? Nire ustez heziketa fisikoko irakasleok erru handia dugu kontu honetan, askotan ematen ditugun klaseak kutsu hezitzailea ez duelako, ez diegu ikasleei materiala eman behar eta guk bakarrik zaintzaileak izan behar, baizik eta ikasleen garapena bultzatu behar dugu alor guztietan. Hau egiten badugu, heziketa fisikoa eskolan izan behar duen lekua berreskuratuko du. Hori dela eta, guk gure lanean sinistu behar dugu , eta hezitzaileak eta garapena bultzatzen dituzten saioak eta unitate didaktikoa burutu behar ditugu. Eta elkarlana, sormena, espresibitatea, ... azken finean hezkuntzak ikasleen garapen osoa bultzatu behar du eta heziketa fisikoa garapen osoa lortzeko giltza da, hori dela eta guztiok lan honi ekin behar diogu eta batera oihukatu behar dugu: Ordu murrizketarik ez. Hona hemen bideo interesgarria ordu murrizketaren inguruan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina